Inauteririk ez dute ospatu aurten, Urumea bailara osoan; eta Goizueta ez da salbuespena izan: uko egin behar izan diote, urteko zita politenetako bati. Baina festarik gabe ere, eutsi nahi izan diote urteroko ohiturari, nolabait: Zahagi Dantza egin zuten Inauteri asteartean.
Arratsaldean atera ziren kalera zahagiak, eta dantzan aritu ziren, herritarren gozamenerako. Inauterien faltan, inoiz baino ederragoa suertatu zitzaien aurtengo Zahagi Dantza. Felix Loiarteren argazki guztiak daude ikusgai, kronika.eus web orrian.
Gainera, bideoa ere osatu du Mozorro taldeak, Inauterietako argazki zaharrekin zein berriagoekin. Ikusgai dago bideoa ere, kronika.eus webgunean.