Oriamendi Torneotik kanpo, Aritz Zubiri

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 20a, 00:00

Galdu egin zuen ostegunean ere, Etxarrirekin batera, Segurola eta Zalduaren kontra; eta aukerarik gabe geratu dira.

Espero baino lehenago esan behar izan dio agur Aritz Zubiri goizuetarrak, Oriamendi Torneoari. Galdu egin zuen ostegunean ere, Etxarrirekin batera, Segurola eta Zalduaren kontra (40-34). Eta horrekin, txapelketatik kanpo geratu dira.

Kontrarioak gehiago izan ziren hasieratik, eta partiduaren lehenengo zatian Etxarrik eta Zubirik eutsi egin bazioten ere (20-14), bigarrenean ez zuten aukerarik izan, eta 17 tantora haunditu zuten aldea, Segurolak eta Zalduak (37-20). Emaitza horrekin, semifinaletara sailkatu dira Segurola eta Zaldua, 10 punturekin.

Osteguneko beste partiduan, Goikoetxea V eta Labaka nagusitu ziren, lehia ezin estuagoan, Urrutia II eta Aizpururen kontra (40-39). 34-39 izan ziren atzetik, eta 6-0eko partzialarekin eman zioten buelta, erabakita zirudien partiduari. Semifinaletara pasea lortu dute horrela, 12 punturekin; eta 8 puntu dauzkate Urrutiak eta Aizpuruk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!