Inauteririk gabe ere, Zahagiak dantzan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 17a, 08:30
Zahagi Dantza egin zuten atzo, Goizuetako kaleetan. Argazkia: Felix Loiarte

Inauteririk ez da izan aurten, Goizuetan; baina hala ere, Zahagiek ez diote hutsik egin nahi izan urteroko ohiturari. Eta Inauteri asteartearekin, kalera atera dira, dantza egitera. Argazkitan jaso du aurtengo Zahagi Dantza berezia, Felix Loiartek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!