Baso-langile bat erreskatatu zuten atzo, Goizuetako suhiltzaileek

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 14a, 18:10
Larunbat goizean, istripua izan ostean. Argazkia: Goizuetako Suhiltzaileak.

Atzo goizeko 09:00ak aldera, 27 urteko baso-langile bat zuhaitz batek kolpatua izan zen, eta Goizuetako suhiltzaileek erreskatatu zuten. 

Atzo laneko istripu bat izan zuen 27 urteko gazte batek Goizuetan, Enekolorrin hain justu, eta Goizuetako suhiltzaileek erreskatatu zuten. Istripua izan zuen baso langilea zuhaitz batek kolpatu zuen, eta buruan eta bizkarrean zauri «larriak» eragin zizkion. Larunbatean, helikoptero baten laguntzarekin garraiatu zuten 27 urteko gaztea Nafarroako ospitalera. Erreskate lanetan guztira 12 boluntario aritu ziren, Goizuetako suhiltzaile boluntarioak eta Goizuetako mediku-erizainak, besteak beste. Azaldu dutenaren arabera oraindik zauritua ospitalean dago.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!