Umore Ona elkarteak bazkide berriak apuntatzeko epea zabaldu du. Martxoaren 7ra arte egongo da horretarako tartea, eta beharrezkoa izango da bazkide berri bakoitzak bi bazkideren babesa izatea. Sarrerarako baldintzak hauexek dira: 25 urte baino gehiago dituztenek 510 euro ordaindu beharko dituzte aldi batean edo, bestela, lehen kuotan 70 euroko ordainketa egin eta, gainerako 11etan, 40 eurokoa. Eta, bestalde, 25 urtetik beherakoek 300 euroko kuota ordaindu beharko dute aldi batean edo 25 euroko kuotak, hilero, 12 txandatan.