Bertso musikatuak larunbatean, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 9a, 00:00

Larunbat honetan, Eli eta Manex Pagolaren disko aurkezpena izanen da Goizuetan, arratsaldeko 18:30etan emanen zaio hasiera ekitaldiari, Ganbaran. Adin guztietara zuzenduta dago. Antolatzaileek bertaratzeko deia luzatu dute, «animatu, Eli eta Manex anai arrebek jarritako doinuekin alaituko digute larunbat arratsaldea». 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!