Goizuetako Udalak jakinarazi duenez, otsailaren 18an eginen dituzte herrian, ostegunez, traktoreen errebisio teknikoak. Irisarriko pilota plazan izanen dira, goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte. Bide batez, azaldu dute quad motoak ez direla unitate ibiltari honetara joan behar inspekzio teknikoa pasatzera, ITV finko batera baizik.