Bazkide berrien izen emateko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 30a, 00:00

Umore ona elkarteak, martxoak 7a arte zabaldu du, bazkide berriek izen emateko epea.

Bazkide berriak apuntatzeko epea zabaldu du, Umore ona elkarteak. Izen-emateko eguna martxoak 7an amaituko da, eta bazkide berri bakoitzak, bi bazkideren babesa behar izango du elkartean sartzeko.


Umore ona, 1984ko abenduan sortu zen, 100 bazkiderekin eta gaur egun, 250 bazkide ditu. Elkarteak ekintza ezberdinak antolatzen ditu: Dantza taldea, pilota eskola, areto futbola, abesbatza, herri kirolak eta abar. Horrez gain ere, urtean zehar beste hainbat ekintza antolatu eta babesten dituzte.

Izen-ematea eta baldintzak
Elkartean izen eman ahal izateko, bi modu daude: elkartera joan eta han apuntatzea edo posta elektriko bidez izen ematea (goizuetakoumoreona@gmail.com).


Hala ere, elkartean sartu ahal izateko baldintza batzuk betetzea beharrezkoa da. 25 urte edo gehiago dituenak, 510€ edo 70€ko lehen kuota eta 40€ko 11 kuota ordaindu beharko du. Berriz, 25 urte baino gutxiago dituenak, 300€ edo 25€ko 12 kuotaren artean aukeratu beharko du.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!