Udal eraikinei buruzko batzarra bihar, ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 28a, 00:00

Udaleko etxebizitza batzordeak udal eraikinei buruzko plangintza egin du eta behin lan hori osatuta, orain herritarrei aurkeztu nahi die. Jakinaraziko dute zer egiteko asmoa duen ospitalearekin, medikuaren kontsulta zaharrarekin eta beste udal eraikinekin. Hori horrela, bihar batzarra izanen  da udaletxeko ganbaran, arratsaldeko 19:00etan. Herritarrek beraien proposamenak egin eta iritzia emateko aukera izanen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!