Urtero moduan, Goizuetako Udalak 2021eko Egutegi Fiskala publikatu du. Hori horrela, dagoeneko herritarrek aukera dute udaleko webgunean urte osoko egutegia ikusteko. Hainbat koloretan azpimarratu dituzte egunak eta, beraz, zerga bakoitza zein egunetan ordaindu behar den argi ikusten da. Hori horrela, ohi moduan, denera lau tributu dira zehaztutakoak: ibilgailuen zerga, ura, tasak eta kontribuzioa.
Egutegiari erreparatuta, martxoan ordaindu beharko dute goizuetarrek lehenengo zerga. Ibilgailuen zerga da eta guztira 6 aste dituzte ordainketa egiteko. Hain zuzen, martxoaren 1etik hasita apirilaren 15era bitarte dago aukera hori egiteko. Hurrengoa ekainean izango da, urarena. Horretarako ere epea bera, alegia, 6 aste izanen dituzte herritarrek: ekainaren 1etik uztailaren 12ra bitartean.
Dagozkien tasak ordaintzeko, Egutegi Fiskalak adierazten du uztailaren 23tik irailaren 2ra dagoela tartea. Eta, azkenik, kontribuzioa urriaren 11tik azaroaren 22ra bitartean. Beraz, tributu guztien ordainketa epeak zehaztuta daude eta zalantzarik izanez gero, herritarrek aukera dute udaleko arduradunekin harremanetan jartzeko eta edozein zalantza argitzeko.
Bestalde, Hernaniko Udalak pasa den astean argitaratu zuen Egutegi Fiskala, eta Udalaren webgunean dago ikusgai.