Gaur jokatuko du Iker Salaberriak, promozio mailako binakako txapelketako partidua, hirugarren jardunaldiari dagokiona. Amorebietan ariko da, Oier Etxebarriarekin batera, Elordi eta Garmendiaren kontra. Gaueko 22:15etan hasiko da jaialdia, eta bigarren partidua izanen da beraiena. ETB1ek emanen du zuzenean. Bihar, berriz, Aimar Olaizolak jokatuko du, 17:15etan Bilbon: Rezustarekin batera, Urrutikoetxea eta Imazen kontra ariko da.
Igandean, bestalde, esku pilota jaialdia izanen da Goizuetako frontoian, eguerdiko 12:00etan hasita; eta herriko bi bikote ariko dira elkarren kontra, Nafarroako bigarren mailako partiduan: Ainhoa Zabaleta eta Mayi Zelarain, eta Irati Arozena eta Maria Eskudero. Partidua, dena den, ikuslerik gabe jokatu beharko dute, osasun egoeragatik, Umore Ona pilota elkarteak azaldu duenez.