Esku pelota

Olaizola IIak garaipena lortu zuen Rezustarekin eta bihar Salaberria goizuetarrak, Bilbon jokatuko du

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 9a, 00:00

Ederki hasi du urtea Goizuetarrak, Rezustarekin batera lortutako garaipenarekin. Argazkia: Baiko

Urtea ederki hasi  dute Aimar Olaizola eta Rezustak, izan ere, asteazkenean 22 eta 19ko markagailuarekin garaipena lortu zuten, Peña eta Albisuren aurka. Bihar, Iker Salaberriak O.Etxebarriarekin bikote duela, Bilbon jokatuko du. 

Ezin hobe hasi dute 2021garren urtea Olaizola IIak, eta Rezustak, asteazkenean lortutako garaipenarekin. 22 eta 19 egin zuten Peña eta Albisuren aurka, Eibarreko Astelena frontoian.

Goizuetarrak, paregabeko bikotea osatu zuen Rezustarekin, izan ere, hasieratik hasi baitziren tantoak bereganatzen: 3-0, 4-2, 5-4, 9-4, 11-6, 12-8, 14-9, 15-10 eta 17-11. Hala ere, Peña eta Albisuk indarrean jarraitu zuten, eta markagailuak 17-18 markatzen zuen.  Partiduak aurrera egin ahala, Olaizola eta Rezustak, erreakzionatu ostean 22-19 amaitu zuten, 61 minututan 591 pilotakada on egin ostean.

Gaur jarraipena, jardunaldiak

Bigarren jardunaldi honek gaur jarraituko du, Joseba Ezkurdiak eta Ladis Galarzak Altunaren eta Mariezkurrenaren aurka, Bergarako pilotalekuan jokatuko duten partiduarekin. Ezkurdiak eta Ladisek porrot gogorra jaso dute astelehen honetan Irungo Uranzu pilotalekuan Elezkano eta Zabaletaren aurka 22-3 galduta.

Salaberriak, binaka bihar

Bihar arratsaldeko 17:00etan hasiko da Bilboko Binakako Txapelketako jardunaldia. Bilboko frontoian izanen da. Iker Salaberria hirugarrena izanen da, O. Etxeberriarekin batera. Goizuetarrak eta Etxebarriak, Dario eta Erostarbe izanen dituzte aurkari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!