Urteroko zitari hutsik egin gabe izan ziren Errege Magoak Goizuetan, Errege egunaren bezperan. Xalto eskolako frontoian elkartu ziren herritarrekin, eta maskarilla atzetik esandako hitz goxoekin piztu zituzten haien irribarreak eta ilusioa. Aurreneko opariak ere banatu zituzten bertan, eta, trukean, goizuetarren harrera beroarekin, indarrak hartu zituzten, gauean opariak banatzeko etxez etxe. Felix Loiarteren argazki guztiak ikusgai daude, kronika.eus webgunean.