Goizuetan bakarrik egin zuten geldialdia atzo Errege Magoek, Urumea bailaran. Xalto eskolako frontoian elkartu ziren herriko gaztetxoekin, eta indarrak hartu zituzten, gero bailara osoko etxeetara joateko, opariak banatzera.
Frontoian bertan, ezin izan zuten haurren muxurik eta besarkadarik jaso, segurtasun distantzia tarteak errespetatu behar izan zituztelako; baina aurreneko opariak bai, banatu zizkieten goizuetarrei. Felix Loiarteren argazkietan ikusi daiteke haurren ilusioa.