Iruditan

Errege Magoen etorrera Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 6a, 08:23

Urtero bezala, Goizuetara bisita egin zuten Errege Magoek, Errege egunaren bezperan, arratsaldean. Eta Xalto eskolako frontoian elkartu ziren herriko gaztetxoekin: muxu eta besarkadarik ez, baina hitz goxoak eta aurreneko opariak banatu zituzten bertan.

Felix Loiarterenak dira argazkiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!