Gero eta gehiago dira alokairuan bizi nahi duten goizuetarrak, eskaera gora doa, baina tamalez, alokatzeko etxerik ez dago. Horregatik bere etxea alokagai jartzen duten herritarrentzat dirulaguntzak atera dira Goizuetan. Etxebizitzaren jabeak Nasuvinsari zedituko dio etxebizitza, honek kudeatzen duen 'alokairu poltsa' progaman sartuko du, eta jabeak dirulaguntza jasoko du, baldin eta eskatutako baldintza guztiak betetzen baditu. Informazioa eskatu daiteke emailez vivienda@navarra.es edo telefonoz 848 42 75 70 zenbakian (9:00 -14:00 astelehenetik ostiralera).