Udala

Zuntz optikoa jartzeko prest, herriko etxeak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 19a, 00:00

Zuntza zabaltzeko lanak bukatuta, orain norberak kontratatu beharko du, nahi duen zerbitzua. 

Dagoeneko bukatu dituzte herrian, zuntz optikoa zabaltzeko lanak, Goizuetako Udalak jakinarazi duenez. Herriko zenbait eremutan burutu dituzte, Kale Nagusian eta Txino auzoan, esaterako. Eta horiek bukatuta, dagoeneko aukera daukate herriko etxeek, zuntz optikoa jartzeko.
Hemendik aurrera, norberak jarri beharko du kontaktuan be­re operadorarekin, ondoen egokitzen zaion zerbitzua kontratatzeko, eta tekniko batek kablea etxeraino pasatzeko.

Interneteko abiadura haundiagoa ahalbidetuko du zuntz optikoak, eta seinalearen kalitate hobea eskaini. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!