Mendialdeko Buruz Buruko Txapelketari helduko diote berriro, eta gaur jokatuko dituzte finalerdietako sei partidu, kategoria ezberdinetakoak. Goizuetan izanen dira, arratsaldeko 17:30etan hasita, eta Umore Onako sei pilotari ariko dira lehian, gainera.
Sein kategorian, hasteko, elkarren kontra ariko dira Aranberri eta Larin goizuetarrak; eta Segesek jokatuko du segidan, Larraungo Lekuonaren kontra. Ondoren, kimu mailakoa izanen du Salaberriak, Larraungo Bildarrazen kontra. Eta azkenik, kadete mailakoa jokatuko du Elizegik, Aurrerako Ugartemendia aurrean duela.
Bihar, berriz, Leitzan izanen dira beste zortzi partidu, goizeko 10:00etan. Eta horietatik azkenekoan ariko da Legarreta goizuetarra, Aurrerako Sagastibeltzaren kontra, kadeteetan.
Eta igandean, azkenik, Lekunberrin jokatuko dira sei partidu, 10:00etan. Bigarrenean ariko da Sagardui goizuetarra, Larraungo Jakaren kontra.