Tifanitxo margotu eta txukuntzeko, auzolana bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 18a, 00:00

Tifanitxo edo Iriartenea eraikina barrutik konpondu eta berritu ondoren, azkeneko lanak falta dituzte gelek, erabili ahal izateko; eta auzolanean eginen dituzte horietako batzuk: gelak margotu eta txukundu. Bihar goizerako jarri du zita Goizuetako Udalak, 09:00etan hasita; eta herritar guztiei luzatu die gonbitea, gerturatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!