Duela aste batzuk, zuntz optikoaren hedapena egiteko lan batzuk burutu behar izan ziren Goizuetako zenbait eramuetan, Kale Nagusian eta Txino auzoan esaterako.
Behin lan hauek amaituta, herriko etxeek zuntz opitkoa jartzeko aukera izanen dute dagoeneko. Hemendik aurrera, norberak bere operadorearekin jarri beharko du kontaktuan, «hobekien egokitzen zaion zerbitzua kontratatu eta tekniko batek kablea etxeraino pasa diezaion».
Zuntz optikoak eskainiko dizkie, «interneterako abiadura haundiagoa, datuen igoera eta jaitsiera sistematikoa eta seinalearen kalitate hobea» eskainiko dizki herritarrei. Gainera, prezio lehiakorragoak aurkitzeko aukera ere izanen dute, goizuetarrek.