Aimar Olaizola pilotari goizuetarrak asteartean jokatuko du, Binakako Txapelketaren finala, Bilboko Bizkaia Arena frontoian. Urrutikoetxearekin batera osatzen dute bikotea eta aurkariak bart gauean ezagutu dituzte. Ezkurdia eta Martija, Agirre eta Albisuren aurka jokatzekoak ziren Bilbon bertan.
Inoiz jokatu den txapelketarik luzeena izan da aurtengoa. Orain 11 hilabete hasi zen jokatzen txapelketa eta ia urtebete ondoren amaituko da. Hasieran atzerapena pandemiak eragin zuen eta bigarren atzerapena Baiko enpresako pilotarien grebaren ondorioz etorri zen eta epaitegien erabakiak ere atzeratu dute. Astearteko finala arratsaldeko 17:00etan hasiko da.
Iker Salaberriak, Bigarren mailako txapelketan sartzeko lau t'erdikoaren aurrekoa
Bestetik, profesional den beste pilotari goizuetarrak gaur Azkoitian, Gurea frontoian, partidu garrantzitsua izanen du. Bertan, Bigarren mailako lau t'erdikoaren aurkezpenean egoteko txartela lortu nahi du.
Horretarako Javier Zabala errioxarra gainditu beharko du. Jaialdia 17:45etan hasiko da eta lau t'erdiko txapelketa nagusiaren bi partidu egonen dira aurretik. Bi pilotariak aurrelariak dira eta partidu azkarra aurreikusten da Azkoitian. ETBn zuzenean ikusi ahalko dira hiru partiduak.