'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala ikusgai gaur goizuetarrek, udaletxeko ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 4a, 00:00
Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik, 'Luze edo Motz' eskainiko dute, laister

Martxan da berriro ere Goizuetako Kultur Agenda, eta gaur eskainiko da lehen ikuskizuna. Izan ere, arratsaldeko 18:30etan, Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala jarriko dute udaletxeko ganbaran.  

Herriko kultur taldeak, Euskara Zerbitzua eta Udalaren laguntzarekin, herritarren gustukoak izanen diren ekitaldiak finkatu ditu abenduko lehen 3 asteburuetan. Eta gaur izanen da lehen emanaldia. 
Izan ere, arratsaldeko 18:30­etan, Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumental arrakastatsua izanen da ikusgai udaletxeko ganbaran, eta bertan izanen da baita ere, Lander Garro, filmaren zuzendaria. Dokumetal honetan, derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen da. Hemen trailerra ikusgai: https://youtu.be/FSD9fQtyb4o
Datorren asteburuan berriz, KLOWN ikuskizun eder eta berezia eskainiko digu Pantxika Lamurrek. Bertan, «umoretik »pandemia garaian zaintzak bizitzaren sostengurako zenbaterainoko garrantzia duen islatzea du helburu emanaldiak. 12 urtetik gorako gaztetxo eta helduentzat prestatua dago. Honen ondoren Zaintza pandemian argazki lehiaketako sari banaketa burutuko da. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Goizuetako eskolako frontoian.
Amaitzeko abenduaren 18an, Luze edo Motz emanaldi umoretsua eskainiko dute Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik. Emanaldia Ganbaran izanen da 18:30etan hasita eta bertara sartzeko beharrezkoa izanen da sarrera edukitzea. Estankoan daude salgai 5eurotan, abenduaren 10etik 17ra, bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!