Komun publikoa, erabilgarri jadanik

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 26a, 00:00
Erabilgarri dago jadanik, komun publikoa.

Iriartenea edo Tifanitxo eraikinean kokatuta dagoen komun publikoa, jadanik erabiltzeko moduan dago. 

Tifanitxo erainikina, barrutik eraberritzeko lanekin batera, Goizuetako herritarrek egindako eskaerarekin bat egin zuen Goizuetako Udalak, eta komun publikoa egin da pilotarien aldagelak zeuden tokian, hain zuzen. 


Azaldu dute, eraiki duten komun publiko hau haundia dela, eta gainera, irisgarritasun arazoak dituzten haientzat egokituta dagoela. Komun publikoak, pixatokia, lababoa eta ispilua ere baditu. 


Eta Goizuetako Udalak aditzera eman zuen, duela aste bete, lanak «erabat» amaituta zeudela eta erabiltzeko moduan dagoela Goizuetako komun publiko berria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!