Abenduaren 8an jokatuko du Olaizolak, Binakakoaren finala

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 21a, 00:00

Epaileak erabaki du, jokatu egin behar dela semifinaletako ligaxkaren azkeneko partidua, finala baino lau egun lehenago.

Dagoeneko badaki Aimar Olaizola goizuetarrak, noiz jokatuko duen Binakako Txapelketa Na­gusiaren fi­nala: abenduaren 8an izanen da, asteartearekin, bai­na jaiegunez. Oraindik ez dakiena da, noren kontra ariko diren, bera eta Mikel Urrutikoetxea. Izan ere, epaileak erabaki du jokatu egin behar dela semfinaletako ligaxkaren azkeneko partidua: Ezkurdia eta Martija, Agirre eta Albisuren kontra.

Finala baino lau egun lehenago jokatuko dute hori, abenduaren 4an, ostiralarekin; eta partidu horretako bikote irabazlea izango da, hain justu, bigarren finalista.

Bitartean, partiduak jokatzen jarraituko du Olaizolak; eta gaurkoak, bereziki, balioko dio finalerako prestaketa gisa. Izan ere, Urrutikoetxearekin berarekin ariko da, Bilbon, arratsaldeko 17:45etan hasita: Irribarria eta Martija izanen dituzte aurrez aurre. Publikorik gabe joka­tuko da, eta ETB1 telebista kate­ak eskainiko du, zuzenean.

Atzo gauean, Iker Salaberriak izan zuen, Bu­ruz Buruko Txapelketaren semifinala, Axier Arteagaren kontra.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!