Xalto eskolako desinfekzio eta garbiketa lanerako lan deialdia egin da

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 17a, 00:00

Goizuetako Xalto eskolako garbiketa eta desinfekzio lanetarako lanposturako deialdia zabaldu da. Zazpi hilabeteetako iraupena izango du, lau ordu arratsaldeetan, eta baldintza da langabezian egotea eta 51 urte edo gehiago izatea. Ostiralean amaituko da eskaintzak aurkezteko epea eta informaziorako Goizuetako Udaleko 948 514 006 telefonora deitu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!