Euskaraldia

Goizuetan eta goizuetarrekin grabatu du Gabezin taldeak, Euskaraldirako abestiaren bideoklipa

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 13a, 00:00

Ainhoa Zabaleta abeslaria, Iberoko dorrean, bideoklipeko eszena batean.

Herritarrekin batera osatu du Gabezinek, 
'Herri bat oihuka' abestiaren bideoklipa, Euskaraldiari bultzada emateko. Interneten dago ikusgai, taldearen YouTubeko kanalean; edo albiste honekin batera.

Izena emateko fasean, bete-betean dago sartuta Euskaraldia. Eta Goizuetan, ekimenari bultzada bat emateko asmoz, pauso bat harago joan dira: Herri bat oihuka abestiaren bideoklipa gra­­batu du Gabezin musika taldeak, Goizuetan eta goizuetarre­kin batera.
Goizuetari eta euskerari egiten die erreferentzia abestiak, Ainhoa Zabaleta goizuetarrak, taldeko abeslariak, kantatuta. Herriko hainbat txokotan daude grabatuta bideoklipeko irudiak: Plazan, zubian, herriko kaleetan, Iberoko dorrean... Baina Zabaleta bera eta taldeko musikariak bakarrik ez, herritarrak ere ageri dira bideoklipean. Euskaraldiaren leiho moduko bat hartuta, dantzan ageri dira goizuetarrak, Euskaraldian parte har­tzeko deia luzatuz.

Euskaraldian izena eman dutenek, dagoeneko eskuratu di­tzakete Ahobizi edo Belarriprest txapak, Goizuetako estan­ko eta arropa dendan. Eta oraindik izena eman ez dutenek, azaroaren 19ra arte daukate aukera, ho­rre­tarako: Amaia kafetegian, estan­koan, edota izenematea.euskaraldia.eus web orrian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!