Mendialdeko Azoka izanen da bihar, nekazarien eta artisauen postuekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 7a, 00:00

Zirkuitoan hainbat postu izanen dira, eta 10:00etatik 14:00etara egonen da artisau eta nekazarien azokan gozatzeko aukera.

Pandemia egoerak ez du galarazi biharko azoka egitea. Hamaika aukera eskainiko dituzte herriko artisauek eta nekazariek, eta herritarrek bertan kontsumitzeko aukera izanen dute. Artisauek eta nekazariek eginiko produktuak izanen dira bertan erosteko: barazkiak, gazta, garagardoa, ukenduak, eskulanak, joareak, zeramika lanak, bitxiak, eta askoz gehiago.

Egoera zail hauetan bertako ekoizleen salmenta sustatzea izanen du helburu biharko Mendialdeko azokak, eta «salmenta zuzena egiteko bide eman nahi zaie», azaldu du Udalak.

 

Azoka goizeko 10:30etan hasiko da eta 14:00-etan amaituko da. COVID-19aren aurreko prebentzio neurriak jarraituz, norabide bakarreko zirkuitu bat izanen da. Udaleko arduradunek gogorarazi dute beharrezkoa izanen dela maskarilla jarrita izatea eta segurtasun distantziak betetzea.

Eguraldi onak ahalbidetzen badu herriko plazatik hasi eta Santa Maria kalean barrena izanen da, eta guztira 25 postu izanen dira. Edonola ere, eguraldiak laguntzen ez badu, beheko frontoiean eginen da. Aforoa mugatua izanen da eta gel hidroalkoholikoa ere egonen da. Udalak herritarrei parte-hartzeko deialdia luzatu die: «Animatu eta kontsumitu bertan, bertakoa», esan dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!