Bihar izanen da Pribatutasuna Sarean hitzaldia, Ganbara Aretoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 6a, 00:00

Internet eta sare sozialak erabiltzean uzten den arrastoaz mintzatuko dira bihar, 11:00etatik 13:00etara bitartean.

Gisa Elkarteko Maider Likona izanen da hitzaldia ematen, goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean. Saio bakarreko hitzaldia izango da, eta bertan Interneten erabileraren gainean mintzatuko dira. Sarean dagoen pribatutasuna noraino iristen den azalduko du Likonak, «arrasto haundia dugulako eta garrantzitsua delako jendeak hori jakitea, gero nahi duen erabilera egiteko», azaldu du Likonak.

Sarean Euskaraz dinamikaren baitan antolatutako saioa da, Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatua, Goizuetako Udalaren laguntzarekin.

Batez ere nerabeei zuzenduta dago, baina herritar guztiei luzatu diete deialdia. «Interesa duen oro etor daiteke, ziur ondo pasatuko dugula!». Adibideen bitartez azalduko du hitzaldian sare sozialen erabilerak zer ondorio ekar ditzaken, saioak «dinamikoak» egitea gustatzen zaielako.   «Gainera, adibideen bitartez hobeto ulertzen da azaldu nahi den hori», gehitu du.

Aurretik izena eman behar da

Biharko saioa doakoa da, baina aurretik izena eman behar da parte-hartzeko, www.sareaneuskaraz.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!