Gobernuaren aginduz kenduta, abiadura murrizteko badenak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 5a, 00:00

Goizuetako sarrera Leitzatik iritsita, badenik gabe. Argazkia: Goizuetako Udala

Nafarroako Gobernuak eskatuta kendu behar izan ditu Goizuetako Udalak, herriko sarreretako badenak.

Badira aste batzuk, abiadura mo­teltzeko badenak kendu zituela Goizuetako Udalak, herriko sarreretatik. Eta kendu izanaren arrazoia eman nahi izan du aditzera: «Nafarroako Gobernuak eskatuta kendu ditugu. Jakinarazi zigutenez, mota honetako badenek ez omen dute legea betetzen, eta hortaz, kentzeko agindua eman ziguten», azaldu dute. Orain, Udalak baloratuko du zein neurri hartuko dituen, aurrerantzean abiadura moteltzeko.


Edonola ere, Udalak gogorarazi du, momentu honetan koxkarik ez egon arren, abiadura muga errespetatu behar dutela: herrigunean, 40 kilometro ordukoa da abiadura muga.


Bestalde, herritarrei gogorarazi nahi izan die Udalak, debekatua dagoela motordun ibilgailuekin ibiltzea, bidegorrian eta Errekaundi pasealekuan. Bidegorrian, inguruko etxeetan bizi direnak soilik sartu daitezke motordun ibilgailuekin.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!