Gaur hasiko dituzte lanak, zuntz optikoa jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko azaroaren 3a

Lan haundiena egina dago, eta laster zabalduko dute zuntz optiko sarea Goizuetan barna; baina bi zanja egitea falta da, eta aste honetan burutuko dute lan hori.

Laster zabalduko dute zuntz optiko sarea Goizuetan, herrian barna; baina azkeneko lan batzuk falta dituzte, horretarako. Lan haundiena gauzatuta dago, eta bi zanja egitea falta da, bertatik kablea pasa ahal izateko, Goizuetako Udalak jakinarazi duenez.

Lan horiek, aste honetan zehar eginen dituzte, eta gaur bertan hasiko dira. Herriko bi puntutan eginen dituzte lanak: Txino auzoan, eta Kale Nagusian, Kotxoa etxearen inguruan. Hori horrela, lanak egin ahal izateko, inguruko bizilagunei eskatu diete ez aparkatzeko kotxeak inguruan; eta era berean, jakinarazi diete bide mozketaren bat izan daitekeela.

«Lanen helburua da, zuntz optikoaren hedapena erraztu, eta telekomunikazio konexioa hobetzea», Udalak nabarmendu duenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!