Esku pilota ere, afizionatu mailan, geratu egin da asteburu honetan, baina profesionalak jokatzen jarraitzen dute. Behin greba amaituta jaialdiak hasi dira, ohiko legez antolatzen, eta igandean jokatu daitekeen partidurik onena edo onenetakoa ikusi zen Eibarreko Astelena frontoian.
Aimar Olaizola goizuetarrak, Aitor Albisurekin batera, galdu egin zuten Altuna eta Zabaletaren aurka 18-22. Partidu bikaina izan zen ikalari eta atleta desberdinak.
Oraingo honetan protagonista nagusiak atzelariak izan ziren. Albisu eta Zabaletak erakustaldia eman zuten. Partidu hasiera Olaizolak ongi aprobetxatu zuen Albisuren indarra eta 12-9 ere aurreratu ziren gorriak. Hala ere, urdinak gorako bidea egin zuten eta Zabaletaren partidu ikusgarriari esker 18-22 gailendu ziren.
Aste honetan Buruz Burukoa aurkeztuko da, baina bertan ez da aurten ariko Aimar Olaizola goizuetarra.