Aldi baterako bi langile, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko azaroaren 1a

Goizuetako Udalak, aldi baterako bi langile kontratatuko ditu, bata Xalto eskolaren eta Udal eraikinen garbiketa eta desinfekzio lanetan aritzeko, eta bestea, zerbitzu anitzetako lanak egiteko. Garbiketako lanpostua 7 hilabetekoa izango da eta 4 orduz ariko da, arratsaldez. Beste lanpostua, 6 hilabetekoa izango da, eta 5 orduz ariko da lanean. Informazio gehiago; Goizueta.eusen

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!