Azaroaren 8an, igandea, Mendialdea eskualdeko azoka izanen da Goizuetako kaleetan. Artisauek eta nekazariek eginiko produktuak izanen dira bertan erosteko: barazkiak, gazta, garagardoa, ukenduak, eskulanak, joareak, zeramika lanak, bitxiak... Egoera zail hauetan bertako ekoizleen salmenta sustatzea izanen du helburu eta salmenta zuzena egiteko bide eman nahi zaie.
10:30etatik 14:00etara 25 postu plazatik Santa Marian barrena eguraldi onarekin
Azoka goizeko 10:30etan hasiko da eta 14:00etan amaituko da. Covid 19-aren aurreko prebentzio neurriak jarraituz, norabide bakarreko zirkuitu bat izanen da. Eguraldi onak ahalbidetzen badu herriko plazatik hasi eta Santa Maria kalean barrena izanen da, 25 postu izanen direlarik.
Aitzitik eguraldiak laguntzen ez badu, beheko frontoian eginen da. Aforoa mugatua izanen da eta gel hidroalkoholikoa ere egonen da.