Azaroak 1

Hilerrian etzi pilaketarik ez sortzeko neurriak hartuko ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 30a, 00:00

Goizuetako hilerrian, Santu Guztien egunean, azaroak 1ean, pilaketarik ez sortzeko neurriak hartuko ditu Udalak. Honela, hilerriko prestaketa lanak aurreko egunetan egitea gomendatzen da. Gehienez lau laguneko taldeetan sartu beharko da. Gehienez 40 lagun egon daitezke aldi berean. Maskara erabili beharko da, sarrera eta irteera ate desberdinetatik egingo da eta norabide bakarrean ibili beharko da, gezien norabidea segituz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!