Xalto eskolako komunetan egindako obra honen gainean, Goizuetako Udalak, Hezkuntza departamentuko obra atalari dirulaguntza eskaera egin zion.
Ebatzitakoa
Hori horrela, Unibertsitateetako eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 180/2020 ebazpenaren bidez honakoa ebatzi zen: komunetako irisgarritasun obrarako dirulaguntzaren onarpena, 16.979 euroko dirulaguntza. Komunetako instalazioen obrarako dirulaguntza, erreserban gelditu zen dirulaguntza onarpenik gabe. Erreserbako zerrenda honetan, 10garren postuan zegoen Goizuetako Udala. Postu horretan egonik, «aukera haundiak zeudenez erreserbako zerrendatik onartutakoen zerrendara pasatzeko» Goizuetako Udalak, Xalto ikastetxeko komunetako instalazioen obra erabaki zuen, 24.796,46 euroko (BEZa kanpo) gastua egin du eta behin betiko dirulaguntzaren onarpena egingo duen ebazpenaren zain dago.