Urriaren 24rako zegoen aurreikusia egitea Pribatutasuna Sarean saioa, baina «bizi dugun egoerak eragindako hainbat gertaera direla eta», atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek.
Hori horrela, datorren asteburuan izanen da aipatutako saioa. Goizeko 11:00etan emanen zaio hasiera saioari, eta bi orduko iraupena izanen du, beraz, 13:00etan emanen zaio amaiera. Goizuetako Ganbaran emanen da doako saio hau.
Zuzendaria, Gisa Elkarteko Maider Likona kidea izango da, eta berak gidatuko du Pribatutasuna Sareani buruzko jardunaldia.
Saioan, Sare Sozialei buruzko hausnarketa eginen da, «Sare Sozialak gero eta gehiago erabiltzen ditugu gure bizitzako alor guztietan: aisialdian, ikasketetan, lanean, harremanetan... Baina nolako arrastoa uzten dugu? Nork eskura dezake informazio hori? Nolako ondorioak izan ditzake? Eta etorkizunean?». Galdera guzti hauei erantzutera dator Maider Likona, eta batez ere, «Sare Sozialak egoki erabiltzeko hainbat aholku emanen ditu.
Saioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, www.sareaneuskaraz.eus webgunean aurkitu daiteke.
Amaitzeko, antolatzaileek bertaratzeko deia egin dute azalduz, «pena merezi duen saioa» dela.