Goizuetako Udalak, autoenplegua sustazeko dirulaguntzak jarri ditu abian. Hori dela eta, dirulaguntza eskuratu ahal izanen dute «Goizuetan norberaren kontura 2017ko urriaren 1etik jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda duten bizilagunek». Eta eskatzeko epea, hilaren 31n amaituko da.