Goizueta diruz lagunduko du Nafarroako Gobernuak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 26a, 00:00

1.209.000 euroko dirulaguntza bideratuko du 87 herrietara eta Goizuetak, Artea eta Kultura 2020 programari dagokiona eskuratu du. Udal Platea da beste deialdia, baina hor ez du jaso laguntza.

Nafarroako Gobernuak 1.209.000 euroko dirulaguntzak eskainiko ditu Artea eta Kultura 2020 eta Udal Platea programen barruan. Dirulaguntza honen onuradun 87 herri izanen dira eta deialdien bitartez, jarduera artistikoak eta kulturalak sustatu nahi dira. Goizuetak Artea eta Kultura 2020 programari dagokiona lortu du. 

40.000 biztanle baino gutxiagoko herrientzako
Deialdi honen irizpideen arabera,  40.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako jarduera kulturalak zuzenean kudeatzen dituzten erakunde edo entitateek eskuratu ahal izanen dituzte laguntzak eta hor sartu da Goizueta.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!