Gertaera

Artikutzan desagertutako gizona aurkitu dute

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 25a, 00:00

Aurkitu zuten, Artikutzan, atzo goizaldean, 05:30ak inguruan, desagertutako 73 urteko gizona. Ostiralean desagertu zen Oiartzun aldean, perretxiko bila joan eta gero. Desagertuaren emazteak SOS Deiak-i deitu zion ostiral arratsaldean, eta bilaketa dispositibo bat jarri zen martxan, gizonak ibilgailua aparkatuta utzi zuen lekuan. Ertzaintzaren txakurrek eta mendikoek, suhiltzaileek, DYAk eta basozainek hartu zuten parte. Azkenean bertan zebilen mendizale batek onik aurkitu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!