Laga

Gaur da argazkiak aurkezteko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 26a, 00:00
Urriaren erdialdean bildu ziren eta emakumeen lana ezagutaraztea erabaki zuten.

Pasa den urriaren 15ean Atekabeltzen Emakume Baserritarraren Topagunea ospatu zuten. Hainbat bailaratako emakumeak elkartu ziren eta aurtengo egitasmoen inguruan aritu ziren. Azaroan tailer bat antolatu dute eta hurrengo urteko egutegia ere egin zuten. Egutegi horren helburua landa eremuko emakumeen bizitza eta egiten den lana ezagutaraztea da. Horretarako «gure zereginetan -baserriko lanak- agertzen garen argazkiak behar ditugu. Argazkiak bere izena, lekua, izenburua, hitz bat edo esaldi bat eraman behar dute». Gaurko, urriaren 26rako, entregatu behar dira argazkiak, 674 086 926 telefono zenbakian edo jantxo@lagagizartezerbitzua.org helbidean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!