Badator Euskaraldia 2020 eta aurten ere ahobizi edo belarriprest izateko aukera dago. Horretarako izena eman behar da eta bi modu dituzte goizuetarrek apuntatzeko. Batetik datuak bete daitezke euskaraldiko webgunean eta ondorengo estekan https://izenematea.euskaraldia.eus/. Bestetik, Amaia kafetegian edo estankoan ere izanen da aukera. Bertan dauden orrietan bakoitzaren datuak bete behar dira eta antolatzaileak arduratuko dira erregistratzeaz eta ahobizi/belarriprest txapa eskuratuko du apuntatu den herritarrak.
Dagoeneko 100 pertsonek eman dute izena
2018 urteko Euskaraldian 148 goizuetarrek eman zuten izena ahobizi edo belarriprest izateko eta aurten marka hori gainditu nahi da. Oraingoz 100 pertsonek eman dute izena.