Autoenplegua sustatzeko dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 31n bukatuko da

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 00:00

Goizuetan 2017ko urriaren 1etik jarduera ekonomikoa martxan jarri duten herritarrek dirulaguntza eskatu ahal izango dute Udalean. Izan ere, Goizuetako Udalak Goizuetan autoenplegua sustatzeko dirulaguntza banan-banako ebaluazio araubidean ezartzen duen ordenantza onartu zuen. Hori horrela, dirulaguntza eskuratu ahal izango dute Goizuetan norberaren kontura aurrez aipatutako datatik jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda duten bizilagunek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!