Pribatutasuna Sarean ikastaroa bihar, Goizuetako Ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 23a, 12:23

Goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean izanen da, Ganbara Aretoan. Saio bakarreko ikastaroa da eta izena eman behar da.

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen  bitartez,  Sarean Euskaraz proiektuaren laugarren edizioa bultzatu du, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloan euskararen erabilera sustatzeko eta ezagutzera emateko zein euskarazko kultura digitala sustatzeko.

Hori horrela, bihar ikastaroa antolatu dute Goizuetako Ganbara Aretoan.  Sare sozialak egoki erabiltzeko hainbat aholku ematera bideratuko dute ikastaroa. Badira oraindik lekuak eta izena eman daiteke www.sareaneuskaraz.eus webgunean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!