Toldoa kentzeko deialdia gaurko, «kalte haundiagoak» saihesteko

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 22a, 08:24
Ikastolako toldoa, atzo, haizeak hondatuta.

Haizeak ikastolako sabaiaren zati bat hondatu zuela eta, toldoa kentzeko zita jarri dute, 18:00etan.

Asteartetik asteazkenerako gauean, haize bolada gogorrek, zuhaitzak ez ezik, bestelako elementu batzuk ere bota zituzten. Esaterako, ikastolako sabaiaren zati bat ere hondatu zuen Goizuetan, udaran zehar aterpe lanak egiteko jartzen dutena.

Horregatik, gerta litekeenari aurrea hartu eta «kaltea haundiagoa ez izateko», diote komenigarria dela toldoa kentzea, eta gaur arratsalderako jarri dute hitzordua, 18:00etan. Ahal duten guztiak, laguntzera azaldu daitezela eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!