Etzi indarrean jarri ziren COVID-19ari aurre egiteko neurri berriak direla medio, aldaketak izanen dira Udal ikastaroetako antolaketan. Pilates bi taldetan banatuko da, eta jump fit eskolako frontoian eginen da. Hortaz, gaur eta datorren astean, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 17:30 eta 19:30ak bitartean jump fiteko ikasleek soilik erabili ahal izanen dute eskolako frontoia.