Rantxerak, mariatxiak eta euskal kantak, udazken aldrebesa alaitzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 11a, 00:00

Puro Relajo taldearen kontzertua izanen da gaur, 12:00etan eskolako frontoian.

Udazken aldrebesa izanen da Goizuetan, bertan behera geratu baitira urteroko zita seinalatuak. Eta horren aurrean, alaitasun pixka bat jartzera dator Puro Relajo taldea, gaurkoan. Kontzertua eskainiko du Aibarko taldeak, eguerdiko 12:00etan Xalto eskolako frontoian, rantxerak, mariatxiak eta euskal musika uztartuz.

Irailaren 5erako zegoen aurreikusita kontzertua, baina atzeratu egin behar izan zuten, taldeko kideetako baten konfinamendua tarteko. Ordurako erositako sarrerak dira, dena den, gaurko kontzertura sartzeko balioko dutenak. Ordu erdi lehenago irekiko dituzte ateak, 11:30etan, eta dagokion sarrerara joan beharko du bakoitzak. Maskarilla jantzita eraman beharko dute uneoro, baita kontzertuak irauten duen bitartean ere. Edonola ere, eserita eta maskarillarekin, kantatu eta parte hartu daitekeela adierazi dute taldekoek. Beraiekin batera gozatzera animatu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!