COVID-19

Aurten ez da ospatuko Feri Egunik, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 8a, 00:00

Bertan behera geratu da, eta baita Umore Onaren ekintzak ere: Jubilatuen Eguna, Atalen Eguna eta bazkideen bazkaria.

Garai bizia izaten da udazkena, Goizuetan, urteroko makina bat festa seinalaturekin. Baina horrelakorik ez da izanen aurten, Goizuetako Udalak eta Umore Ona elkarteak jakinarazi dutenez. Izan ere, bertan behera geratu dira, lau ekitaldi nagusi.

Batetik, ez da Feri Egunik izanen urte berezi honetan, Koronabirusak markatuta. Hala erabaki du Feri Batzordeak, eta beraz, datorren urtera arte ez da bueltan izanen, egun osoko festa haundia.

Eta bestetik, bertan behera utzi ditu Umore Ona elkarteak ere, aurtengo jarduera guztiak. Irailaren 14an egin zuen bilera zuzendaritza batzordeak, eta erabaki zuen ez egitea jarduerarik, oraingoz.

Hortaz, bertan behera geratu dira Jubilatuen Eguna, Umore Onako Atalen Eguna, eta bazkideen bazkaria, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!