Emakume Tailerra antolatu dute Goizuetan, urrirako; eta bi saio eginen dituzte, larunbatetan. Urriaren 17an izanen da aurrenekoa, datorren astean; eta hileko azkeneko larunbatean bigarrena, urriaren 31n. Biak ere, udaletxeko ganbaran eginen dituzte, goizeko 10:00etan hasita, 14:00ak arte.
Tailerrean parte hartzeko, hori bai, aldez aurretik eman beharko da izena. Horretarako, bi bide jarri dituzte aukeran: batetik, posta elektronikoz idatzi daiteke, goizutakoemakumeak@gmail.com helbidera; eta bestela, 674 086 926 telefonora deitu edo idatzi daiteke.
Animatu eta tailerrean parte hartzeko deia luzatu diete, herriko emakume guztiei.