Bertsolaritza

Bardoak bertsolari txapelketako finalaurreko bat, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 26a, 00:00

Finalaurrekoetako 2garren asteburuko bertsolariak, Bardoak txapelketan.

Ostiralean jokatuko da txapelketako finalaurrekotako bat, Udaletxeko ganbaran; sarrerak salgai daude. 

Ia 7 hilabeteko etenaren ostean, datorren ostiralean berrabiaraziko da Bardoak 2020, Nafarroako taldekako bertsolari txapelketa. Bi finalaurreko eta finala jokatzear zirela eten zen txapelketa martxoan, COVID-19aren pande­miaren eraginez. Orain, etenaldi luze honen ondoren, ostegunean, urriaren 2an, jokatuko dira bi fi­nalaurrekoak, Goizuetan eta Ja­unsaratsen. Finala urriaren 17an izango da, Lizarran.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak, tokiko antolatzaileekin ba­tera, konpromisoa hartu du pandemia egoerak eskatzen dituen se­gurtasun eta prebentzio neurri guztiak betetzeko. «Gauzak ho­rre­la, aforoak mugatu eginen dira, segurtasun tarteak mantenduko dira, aretoetara sartzeko eskuak garbitu beharko dira, eta musukoa ezinbestekoa izanen da, saio guztian zehar». 

Goizu­etako osteguneko saioa    Lesakako Arranopola eta Malerreka-Baztango Bertsonautak tal­­deen artean jokatuko da. Bertan erabakiko da bi taldeetako nork eskuratzen duen finalerako pasea.

Sarrerak salgai, 3 euroan

Goizuetako Udaletxeko ganbaran jokatuko da Bardoak 2020 Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketako finalaurreko bat, eta sarrerak salgai daude 3 euroan, estankoan. Basaburuako saioan, ordea, egunean bertan izanen dira sarrerak salgai, aretoan bertan. Bi kasuetan, 3 euroko salneurria izanen du sarrerak.

  Txapelketako finala, aldiz, urriaren 17an izanen da, Lizarrako Ikastolan. Finalerako sarrerak aurrez salduko dira, irailaren 28tik aurrera, Ikastolan bertan, eta baita www.bertsosarrerak.eus atarian ere. Saldu gabe geldituko balira, finalaren egunean bertan ere jarriko lirateke salgai, 15:30etatik aurrera, leihatilan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!