Kultura

'Miñan' liburuaren aurkezpena, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 21a, 00:00

Amets Arzallusek interes haundia sortzen ari den Miñan liburua aurkeztuko du ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko ganbaran. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika egiten duen nobela da, hark ahoz, eta Arzallusek letraz idatzia. «Dagoeneko liburua irakurri baduzu, edo ez, edota liburuaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, zatoz Udaletxeko Ganbarara irailaren 25ean», animatu dituzte herritarrak, ostiraleko aurkezpen eta solasaldira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!